viernes, 18 de noviembre de 2016

Foruzaingoa Uharte 24ko etxean agertu da!

Alde Zaharreko Gaztetxea desalojatua izan den aste berean, Uharte 24 etxearen kasua berriz ere albiste da. Bart, azaroak
17, gaueko 21:26ean Foruzaingoa berriz ere agertu zen Txantrea auzoko Uharte 24 etxean, Kontseilariaren agindupean. 2011 urtean, UPN gobernuan zela, auzokide batzuk Nafarroako Gobernuaren etxe hau okupatu genuen, 8 urtez hutsik egon ostean, auzotik eta auzoarentzat. Etxebizitza eskubidea bermatzea helburu.

UPNren Gobernuak bere garaian ahal izan zuen guztia egin zuen etxean bizi ziren gazteak bertatik botatzeko, baina ez zuen lortu. Gaur egun indarrean dagoen Gobernuak, prozesu berarekin jarraitu du, epaileari etxea hustu ahal izateko beharrezkoa den baimena eskatuz eta, baimen horren ukoa jasota, desalojo prozesuari berriro hasiera emanez.
Aldaketaren Gobernuak ez dio, oraingoz, etxebizitzaren arazoari alternatiba errealik eskaini; gainera ahal izan duen guztia egin du etxe honetako gazteak kalera botatzeko, baita Foruzaingoa etxera bidali ere, bizilagunen lasaitasuna oztopatuz. 

Uharte 24ko etxea erreferente da Txantrean, Aranburu Kontseilariari auzoak askotan helarazi dio etxebizitzaren borrokan erreferente dela eta auzoaren babesa duela. Berriro ere ozen esango dugu: gaur egun okupazioa da etxebizitzaren sistemari aurre egiten dion tresna erreal bakarra! 

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA! OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!

viernes, 15 de abril de 2016

Emantzipazio bulegoaren ate irekiera/ Puertas abiertas de la oficina de emancipación

Kaixo lagun!
 Mezu honen bidez, Emantzipazio bulegoaren ate irekierara gonbidatu nahi zaituztegu. Hurrengo asteazkena 20, arratsaldeko 7etan Auzotegin.
  • Zer da Emantzipazio bulegoa?
  • Zergaitik gurasoen etxean bizitzen jarraitu?
  • Zergatik okupatu?
  • "Marroi" legalen bat du okupatzeak?
  • Nola kontaktatu bulegoarekin?
Guzti hau eta galdera gaio erantzungo ditugu. Luncha ere egongo da!!!
ANIMATUUU!!Ni banoa eta zu???




Kaixo lagun!
A través de este mensaje queremos invitaros a la jornada de puertas abiertas de la Oficina de Emancipación. Próximo miércoles 20, a las 7 de la tarde en  Auzotegi.

  • ¿Qué es la oficina de emancipación?
  • ¿Por qué seguir en casa de nuestros padre y madre?
  • ¿Por qué okupar?
  • ¿Tiene algún marrón legal okupar?
  • ¿Como contanctar con la oficina?
Todo esto y más el proximo miercoles. Tambien habrá lunch
¡ANIMATEE! YO voy y tu?